ANTTON BILBAO TALDEA

1990az geroztik zure zerbitzura

Antton Bilbao Construcciones eraikuntza enpresa bat da, eta eraikuntzaren hainbat arlotan (hormigoi armatuzko egiturak, igeltseritza, saneamendua besteak beste) trebatutako jendeak sortu zuen 1990ean

bloque-pagola-3-antton-bilbao

Etxebizitzak, pabiloiak, hotelak, birgaitzeak, frontoiak eta abar egiten ditugu. Gure ibilbidean zehar Espainian eta Frantzian sustatzaile garrantzitsuentzat egin dugu lan.

Eraikuntzako ingeniari talde zabala dugu, Espainiako eta Frantziako unibertsitateetan trebatua, baita obra-arduradunak, enkofratzaile espezialistak, ferrailak eta igeltseroak ere.

Gure helburu nagusiak kalitatea, epeak betetzea, aurrekontura egokitzea eta ingurumena errespetatzea dira.

 

 

Babesak

Antton Bilbao enpresan jakitun gara komunitateak zer-nolako garrantzia duen, herri baten gizarte- eta lan-bizitzaren indar integratzaile moduan. Loturak sendotzen lagundu eta hori sostengatu nahi dugu, eta, gure ustez, hori egiteko modu onenetako bat kirol tradizionalaren bidez egitea da.

Hori dela-eta, Lapurdiko Arraun Taldea (LAT) babesten ari gara, duela gutxi sortua.

IMG_2202