LEGEZKO OHARRA

ARDURADUNA: ANTTON BILBAO, S.L.

IFK: B20683066

HELBIDEA: TERNUAKO ARRANTZALEEN KALEA, 3, BEHEALDEA. 20011 Donostia

TELEFONOA: 943458731

HELB. ELEKTRONIKOA: info@anttonbilbao.com

 

XEDEA

ANTTON BILBAO, S.L. webgunearen arduradunak erabiltzaileen esku jarri nahi du dokumentu hau. Zehazki, jartzearen asmoa 34/2002 Legean, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan, ezarrita dauden betebeharrak betetzea da, eta bai erabiltzaile guztiei webgunea erabiltzeko baldintzak zein diren jakinaraztea ere.

Webgunean sartzen den pertsona orok erabiltzaile izaera eta eginkizuna hartu beharko du bere gain, eta, horrenbestez, hemen xedatutako xedapenak zorrotz gorde eta betetzeko konpromisoa hartuko du, eta bai aplikatzekoa izan daitekeen beste edozein legezko xedapen ere.

ANTTON BILBAO, S.L. sozietateak bere egiten du webgunean ager litekeen edozein motatako informazioa aldatzeko eskubidea, aurretik abisua emateko edo erabiltzaileei betebehar horiek jakinarazteko betebeharrik izan gabe. Nahikotzat joko da argitaratzea.

 

ERANTZUKIZUNA

ANTTON BILBAO, S.L. bere webgunean argitaratutako informaziotik eratorritako edozein motatako erantzukizunetatik salbuetsita dago, baldin eta informazio hori manipulatuta badago edo sozietatetik kanpoko beste batek sartu badu.

Cookie-ak erabil ditzake (Cookie-en politika), webgune honek ondo funtzionatzeko eta webgunea ondo bistaratzeko beharrezkotzat jotzen diren zenbait eginkizun gauzatzeko. Irakurri cookie-en politika

 

JABETZA INTELEKTUALA

ANTTON BILBAO, S.L. webgune honetan dagoen informazio guztiaren jabea da. Jabetza Intelektualari buruzko Legean ezarrita dagoenaren kariaz, espresuki debekatuta dago webgune honetako eduki guztiak edo zati bat erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, barnean hartuta eskura jartzeko era, merkataritzako helburuekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikotatik, ANTTON BILBAO, S.L. sozietatearen baimena izan gabe.

ANTTON BILBAO, S.L. sozietatearen titulartasunekoak diren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartu behar du erabiltzaileak.

 

Halaber, erabiltzaileak ez du ezabatuko, bestelakotuko, saihestuko edo manipulatuko ANTTON BILBAO, S.L. sozietatearen atarian instalatuta egon litekeen babesteko edo segurtasuneko sistemako edozein gailu.

 

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA ALDE BATERA UZTEA

ANTTON BILBAO, S.L. sozietateak ez du bermatzen ataria eta zerbitzuak erabilgarri egotea eta beren funtzionamenduaren jarraipena. Arrazoizko eran ahal denean, aldez aurretik ohartaraziko du atariaren eta zerbitzuen funtzionamenduan egongo diren eteteez.

ANTTON BILBAO, S.L. sozietateak alde batera uzten du birusak egotearen edo erabiltzailearen sistema informatikoan aldaketak eragin ditzaketen edukietako beste elementu batzuk egotearen ondorioz eragin daitezkeen kalte-galeren gaineko edozein erantzukizun, aurretik hartu baditu ere hori guztia saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak.

ANTTON BILBAO, S.L. sozietateak bere egiten du, aldez aurretik abisurik eman gabe, atarian egoki jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, atariaren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izanda, eta bai eduki eta zerbitzu horiek atarian aurkezteko edo kokatzeko dagoen modua aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izanda.

 

DATU PERTSONALAK BABESTEA

ANTTON BILBAO, S.L. erabat konprometituta dago datu pertsonalak babesteko araudia betetzearekin, eta datuak babesteko araudi orokorraren arabera (Europar Batasuna. 2016/679 Araudia, apirilaren 27koa) xedatuta dauden betebeharrak erabat eta guztiz betetzen dituela bermatzen du.

ANTTON BILBAO, S.L. sozietateak jakinarazi behar du apirilaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, betetzen duela.

Interesdunek posta elektronikoaren bidez harremana izatean edo kontakturako formulario bat betetzean emandako datuak ANTTON BILBAO, S.L. sozietateak tratatuko ditu. Datu pertsonalak planteatutako informazio eskaerari erantzuteko erabiliko dira, eta oinarri juridikoa interesdunaren baimena izango da, mezu elektronikoa igortzean edo gure pribatutasun-politika onartzean emandakoa. Gure pribatutasun-politika onartzeak berekin dakar berariaz baimentzea datuak tratatzea deskribatutako helburuetarako.

Irakurri pribatutasun-politika

Edozein unetan gauzatu ahal izango dira eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, eramangarritasunerako edo tratamendua mugatzeko eskubideak. Eskubideak gauzatzeko eskaera izapidetu ahal izateko, erabiltzailearen nortasuna egiaztatu beharko da. Horrenbestez, komunikazio horrek barnean hartu beharko ditu izen-abizenak, eskabidearen xedea den eskaera, helbidea (jakinarazpenetarako), data, sinadura eta NANaren edo identifikatzeko balioa duen beste edozein dokumenturen kopia. Idatzia posta arruntaren bidez bidali ahal izango da (TERNUAKO ARRANTZALEEN KALEA, 3, BEHEALDEA. 20011 Donostia) edo, gainerakoan, posta elektronikoaren bidez (info@anttonbilbao.com).

ANTTON BILBAO, S.L. zure datuak tratatzen ari den moduarekin arazoren bat dagoela uste baduzu, datuak babesteko dagokion agintaritzari bidali ahal izango dizkiozu zure erreklamazioak. Espainiako lurraldearen kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da agintaritza hori.

Datu pertsonaletan egindako edozein aldaketaren berri eman beharko dio titularrak datuak tratatzearen arduradunari.

ANTTON BILBAO, S.L. sozietateak bere egiten du bere pribatutasun-politika edo erabilera-baldintzak aldatzeko eskubidea, indarrean dagoen legeriara egokitzeko arrazoiengatik. Webgune honen erabiltzaileari gomendatzen zaio aldian behin berrikusteko webgune hau, erabiltzaileak webgune hau erabiltzea pribatutasun-politika onartzetzat ulertuko baita. Bildutako datu pertsonalen erabateko isilpekotasuna eta pribatutasuna ziurtatzen dugu. Segurtasun-neurriak hartu dira, bestelakotzea, galtzea, baimendu gabe eskuratzea edo tratatzea saihesteko. Nolanahi ere, ANTTON BILBAO, S.L. ez da datu pertsonalen inguruan sor litezkeen gorabeheren erantzulea izango, gorabehera horiek sistemei egindako eraso edo haietan egindako baimendu gabeko sartze batetik eratortzen badira, eta, horrenbestez, detektatzea edo eragoztea ezinezkoa bada, nahiz eta neurriak hartu egungo teknologiaren egoeraren arabera.